'Mariñel/arrantzaleak Saratik Ternuarat' mintzaldi berezia izanen dute ortziralean Sarako lezean

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 4a

Sarako lezeetan eginen duten mintzaldi ilustratua eta kantatua iragartzeko erabili duten irudia.

Mintzaldia frantsesez emanen du Jean Claude Enriquek eta kantuak euskaraz Patxi Amuletek; sartzea urririk izanen da, baina aitzinetik izena eman behar da.

Mariñel/arrantzaleak, Saratik Ternuarat sorkuntza berezia izanen dute irailaren 5ean, ortziralean 19:00etan hasita Sarako leizeetan, Xortaz xorta programaren baitan. Mintzaldi ilustratua izanen da, Jean Claude Ttikia Enriqueren eskutik, Patxi Amuleten kantuekin.

Sarako marinelen XVI. eta XVII. mendeetako Ternuarako bidaietan barna ibiltzeko eta beraien abenturak ezagutzeko aukera izanen da, kontakizunen, irudien eta kantuen bidez. Mintzaldia frantsesez izanen da eta kantuak euskaraz. Sartzea urririk izanen da, Sarako lezeetako webgunean aitzinetik izena emanez (leku mugatuak). Gaualdia hurrupaldi partekatu batekin bukatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun