Sarako xistera joko garbi txapelketako finalerdi bat jokatuko dute ortziralean Sarako plazan

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 3a

Sarako plazan jokatuko dut xistera joko garbiko finalerdia ortzirale arratsaldean.

Ortziralean 18:00etan jokatuko dute joan den asteburuan gibeleratutako partida eta buruilaren 16an jokatuko dute finala, Sarako bestetan.

Xistera Joko Garbiko Masters 2025 Sarako Gazteria trofeoko finalerdiak jokatzekoak zituzten joan den asteburuan Sarako plazan baina gibeleratu behar izan zituzten. Orain, beraz, lehen finalerdia buruilaren 5ean, ortziralean 18:00etan jokatuko dute. Dutey, Irubetagoiena eta Jauregiberri; Karrikaburu, Larramendi eta Monacoren kontra ariko dira. Euria eginen balu, larunbateabn 18:30ean jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun