Kontrabandisten tradizio duten hogei herritako bina lasterkari gonbidatu zituzten antolatzaileek proba osatzera. Emakumezkoetan Ainhoa Etxagarai beratarra izan zen lehen sailkatua, Mirentxu Lebourbasquet eta Maud Combarieuren gibeletik. Gizonezkoetan, berriz, Jerome Camacho nagusitu zen Senpereren izenean, bigarren postua Aimar Otxoteko Larrarterentzat izan zen eta hirugarrena Joseba Larralderentzat. Taldeka, berriz, Lesakak lortu zuen garaipena.
Lasterketaz harago, egun guzian izan zer merkatua ekoizle eta eskulangileen eskutik. Olhain ikastolak antolaturiko bazkarian ere bildu zen jendea. Helduen lasterketaz aparte, haurren lasterketa izan zen.
Antolatzaileek kontent gelditu ziren eguna hain ongi pasatuta, eta eskerrak eman dizkiete lasterkariei, borondatez laguntzen aritu zirenena, herriko etxeari eta eguna diruz lagundu dutenei.