Sarako xistera joko garbi txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte asteburuan Sarako plazan

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 28a

Sarako plazan jokatuko dituzte xistera joko garbiko finalerdiak ortzirale eta larunbat arratsaldean. Irabazleek Sarako bestetan jokatuko dituzte finalak.

Ortziralean eta larunbatean 18:00etan jokatuko dituzte eta irabazleek buruilaren 16an jokatuko dute finala, Sarako bestetan.

Xistera Joko Garbiko Masters 2025 Sarako Gazteria trofeoko finalerdiak jokatuko dituzte asteburu honetan Sarako plazan. Lehen finalerdia agorrilaren 29an, ortziralean 18:00etan jokatuko dute. Dutey, Irubetagoiena eta Jauregiberri; Karrikaburu, Larramendi eta Monacoren kontra ariko dira. Bigarren finalerdia, berriz, agorrilaren 30ean, larunbatean 18:00etan jokatuko dute. Izoko, Arrieta eta Juantorena; Telletxea, Larronde eta Petrissansen kontra ariko dira. Irabazleek Sarako bestetan jokatuko dute finala, buruilaren 16an, asteartean 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun