2023-2027 PAC programazioaren karietara MAEC neurri bat edo gehiagotan engaiatuak diren laborariek formakuntza bat jarraiki behar dute engaiamenduaren lehen bi urteetan. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak holako formakuntzak antolatzen ditu erregularki. Ondoko asteetakoak hauek dira.
MAEC engaiamenduak baliatu
• Mikro-organismoen biderkatzea, etxaldean
Irailaren 10a, asteazkena, 09:30etik 17:30era eta urriaren 10a, ortziralea, 09:30etik 13:00etara
Egun bat eta erdiko formakuntza, etxaldeko mikro-organismoen biderkatzen eta erabiltzen ikasteko eta, beraz, hazkuntza bastimenduen giroa baita ongarri eta pizen kalitatea hobetzeko ere.
• Pentzeen kudeaketa
Irailaren 23a, asteartea, 09:30etik 17:30era
Bazkatzeko moldeak, ongarriztatze eta kisutzea, pentzeen entretenitzea, etab. Ingurumen araudiak eta klimari egokitzearekin lotura, MAEC neurrien baldintzak, etab.
• Alha aldizkatze dinamikoa ardi esnedunekin
Urriaren 7a, asteartea, 9:30etik 17:30era
Alharazteko teknika hau ikasi, belar pusatzea, hazkuntzen bazka autonomia eta lurren begiratzea laguntzeko.
Erretreta hartu, etxaldearen segida utzi: urteko azken hitzorduak
Etxaldearen segida uztearen gai nagusiak jorratzeko 2025eko formakuntza zikloaren azken hiru hitzorduak dira hauek, Ainiza Monjolosen iraganen direnak.
• Zerga dispositiboak eta segida uztearen kostua
Irailaren 25a, ortzeguna, 09:30etik 13:00etara
Ondasun baten segida uztearen kostua arintzen ahal duten zerga dispositiboak ezagutu, arrahartzailea familiakoa izan ala ez.
• Bere segida uzteko proiektua eraiki
Urriaren 9 eta 13a, ortzeguna eta astelehena, 09:30etik 17:30era
Etxaldearen segida uztea gogoetatzeko eta kausitzeko bi lan egun, Dominique Lataste soziologoarekin.