Gauenarei buruz Saran egitekoa den gaualdi bereziko sarrerak agortu dira

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 22a

Pirinio Atlantikoetako Departamentuak antolaturik, gauenari buruzko gaualdi berezia eginen dute asteartean, agorrilaren 26an, Sarako lezeetan, Akitania Berriko Eremu Naturalen Kontserbatorioarekin eta CPIE Euskal Itsasbazterrarekin elkarlanean. Hitzorduak interesa biztu du, sarrera guziak agortuak baitira.

Saran gauenara kolonia handi bat dago. Han bizi da Schreibersen minioptero harrigarria, gauero sei orduz etengabe ehizan aritzen dena. Astearteko gaualdian lezeen sarreratik behatuko dute gauenara, haren soinuak aditzeko tresnen bidez. Aitzinetik, Ossau haranean filmatutako dokumental bat ere emanen dute, hegazti hegalari hauen bizimoduaren berri emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun