18:00etan hasiko da jaialdia, Zuraideko Alaiki Dantza Taldearen euskal dantza emanaldiarekin eta ondotik, 19:00etan hasiko dira herri kirolak. Larretxea anaiek eginen dute herri kirol erakusketa eta harri altxaketa, enbor moztea horizontalki eta bertikalki , trontzaketa, txinga proba...eginen dituzte. Arratsaldea ongi akitzeko, 20:30ean sagardo, sardina eta tokiko betiko produktuen dastaketa eginen dute.
Gainera, arratsalde osoan animazio eta musika ugari izanen dira, eta monastegia, errota eta lezeak bisitatzeko aukera ere eskainiko da.