Ezker paretako esku huskako pilota indartu nahi dute Iparraldean denboraldi berrian

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 14a

Ezker paretako esku huskako pilota berpizteko elkarlanean ariko dira Iparraldeko Pilota Batzordea eta Frantziako Euskal Pilota Federazioa.

Iparraldean, esku huska ezker paretako jokoa zinez pobrea da. 2017 eta 2020 urteen artean jokoa berpizten saiatu zen Iparraldeko Pilota Batzordea, baina azkeneko urte hauetan ezker paretak ez du inoiz lekurik aurkitu.

Iparraldeko Pilota Batzordeak eta Frantziako Euskal Pilota Federazioak elkarlanean aritzea erabaki dute.

Denboraldi berri honetarako, Iparraldeko Pilota Batzordeak eta Frantziako Euskal Pilota Federazioak esku huskako pilota aktibitatea emeki-emeki berreskuratzeko dispositibo komun batekin elkarlanean aritzea erabaki dute, gazte kategoriei buruz buruko lehiaketa txiki bat proposatuz, pilota goxo egokitu batekin.

Pilotari guziek komitean izena emaiten dute eta 12 urtez beheitiko, 14 urtez beheitiko, 16 urtez beheitiko eta 19 urtez beheitiko mailetan banatuak izanen dira, Iparraldeko eta Frantziako txapelketetan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun