XVI. eta XIX. mendeen artean egiten zena gogoratuz, Bizkaitik ekarritako burdina erosiko dute monasterioko fraideek, gero Donibane Lohizunera eramateko.
Abuztuaren 9an, larunbatean 10:00etan, artisautza azoka, tartean Brun anaien burdinola erakustaldia eta haurrendako jokoak izanen dituzte, puzgarriak eta txalupak barne. 12:00etan burdin mineralez kargatuta datozen idiak ailegatuko dira. Burdina urrezko txanponengatik trukatzeko ekitaldia izanen dute eta 14:30ean herri bazkaria, zikiro jatea. 17:00etan kontzertuak izanen dira Los Gavilanes mariatxi taldearekin eta Joxe Angel Elizalde akordeoilariarekin.
Egun osoan animazioa eta musika izanen dute Urdazubin, baita monasterioa, erota, Trikuharri naturaren interpretazioa zentroa edo lezieak bisitatzeko aukera ere.