Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketarako izena emateko aukera zabalik da dagoeneko

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 5a

Urdazubiko kontrabandisten lasterketak urriaren 11n (Gaueko Lanak) eta urriaren 12an (maratoi erdia) eginen dituzte.

Urriaren 11n Gaueko Lanak lasterketa eginen dute eta urriaren 12an Maratoi Erdia.

Urriaren 11n eta 12an Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketa eginen da berriz eta bertan izena emateko epea jadanik zabaldua dago. Urteroko gisan, bi egunetan bi lasterketa izanen dira: urriaren 11n ibilbide motza izanen da, Gaueko Lanak izendatua (9,5 km luze eta 500 metroko desnibela). Urriaren 12an, aldiz, Maratoi erdia izanen da Urdazubiko mendietan barrena, 1.200 metroko desnibelarekin.

Beraz, adi UKLko sare sozialei, bertan ageriko baitira izena emateko esteka guztiak! 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun