Pilotaren Unibertsoa jaialdia eta tortilla lehiaketa izanen dituzte abuztuaren 2an Urdazubin

Ttipi-Ttapa

Hainbat pilota modalitateren erakustaldiaren ondotik patata tortilla lehiaketa eginen dute Urdazubin.

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Pilotaren Unibertsoa jaialdia eta tortilla lehiaketa izanen dituzte abuztuaren 2an Urdazubin. Larunbatean 19:00etan hasita, esku pilota, pala, paleta eta zesta punta erakustaldiak eginen dituzte. Gero, herriko sukaldari finen erakustaldia izanen da, urteroko patata tortilla txapelketa eginen baita. 19:00etatik 19:30era tortillen aurkezpena eginen dute. Urteroko gisan, 20:30ean epaimahaiak hiru modalitate sarituko ditu lehiaketan: patata tortilla tradizionala, estilo librekoa eta profesionalek egindakoa. Kategoria bakoitzeko lehen bi sailkatuendako sariak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun