‘Xortaz xorta’ programako Lezeko gaina ateraldia eginen dute Saran agorrilaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 18a

Sarako Lezeko gaina ateraldia joan den urtean.

Sarako Xortaz xorta programaren barrenean, agorrilaren 21ean, berriz, 09:00etan, Lezeko gaina ateraldia eginen dute, CPIE Euskal Itsasbazterreko aditua den Imanolek gidatua. Behaketa, historia, arkeologia eta ekologia nahasten dituen ateraldia izanen da, mendizale “ertainentzat”. Pertsona bakoitzeko 5 euro ordaindu behar da eta Sarako lezeen webgunean egin daiteke erreserba.



Xortaz Xorta programa honen barrenean, 29. Gauenaren Nazioarteko gaua ere ospatu zuten uztailaren 25ean. CEN elkarteko aditu baten azalpenekin, behaketa gidatua izan zuten lezeetan, gauenaren funtsezko eragin ekologikoa, haien bizimodua eta haien gainean dituzten mehatxuak ezagutzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun