Info gida 2025

«Denboran gibelera bidaiatzeko eta deskonektatzeko balio du trenak»

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 24a

Larrungo treina, Saratik Larun mendi goraino igotzen denak, «denboran gibelera bidaiatzeko» eta «inguruko paisaiaz eta naturaz gozatzeko» aukera eskaintzen duela azaldu du Jenofa Zubirik, Larrungo treineko arduradun komertzialak.

Larrungo treinak, Saratik Larun mendi goraino igaten denak, 101.urteurrena ospatzen du aurten, eta turismoa asetzeko egin zen helburu berarekin segitzen duela azaldu du Jenofa Zubirik, arduradun komertzialak. Baina helburuaz gain, gehiago mantentzen duela aipatu du: «Hastapenetik itxuraz iguala da trena eta horrek denboran gibelera bidaiatzea ahalbidetzen digu, burbuila batean barnean gaudela sentiaraziz».

Berriki, erreserba bidezko bidaia mota berri bat gehitu dute, gida batek zuzentzen duena. «Gida inguruko paisaiaz gain, mugako kontrabandoari buruz mintzatzen da, denboran gibelera bidaiatzera derrigortuz eta oraingoaz deskonektatzea ahalbidetuz». Horrez gain, inguru naturala apreziatzeko aukera ezin hobea da, faunaren eta landareen inguruko azalpenak ere ematen baititu gidak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun