Sarako brokante azoka handia izanen dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 24a

Ehun bat saltzaile postu emanen dituzte Saran asteburu honetan, larunbat eta igandean.

Larunbatean eta igandean, 07:30etik 19:00etara ehun bat saltzaile postu espero dituzte

Duela bi urte bezala, brokante azoka handia hartuko du asteburu honetan Sarak. Ehun bat saltzaile espero dituzte eta brokante eremua Lur Berri gelatik hasita Suharriaga parkeraino izanen da, plaza eta errebotea barne. Uztailaren 26an eta 27an, larunbatean eta igandean egun osoan (07:30etik 19:00etara) ikusgai eta erosgai izanen dira bigarren eskuko altzariak, liburuak, arropak, bildumak…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun