Gauenararen nazioarteko gaualdirako sarrerak agortu dira Saran

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 24a

Eskualdean dauden gauenara espeziei buruz eta gure ekosisteman duten garrantziaz ariko da aditua behaketa gidatuan.

Akitania Berriko Eremu Naturalen Kontserbatorioko aditu batekin behaketa gidatua eginen dute lezean uztailaren 25ean, ortziralean, 20:00etan hasita

Gauenararen nazioarteko gaua ospatuko dute uztailaren 25ean Sarako lezean. Ugaztun ttiki hau bere ingurune naturalean ezagutzeko gaualdirako sarrerak agortu dira dagoeneko. Ortziralean, 20:00etan hasita, Akitania Berriko Eremu Naturalen Kontserbatorioko aditu batekin behaketa gidatu bat eginen dute, frantsesez, lezearen sakonean.

Eskualdean dauden espeziei buruz eta gure ekosisteman duten garrantziaz azalpenak emanen ditu. Parada ona Sarako lezea gauez esploratzeko eta gure ondare naturala ezagutzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun