Aire ahizpek kantaldia eskainiko dute Saran uztailaren 24an

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 23a

Aire ahizpek kantaldia emanen dute ortzegun arratsaldean Saran.

Ortzegunean 19:00etan Sugarriaga parkean hasiko den emanaldiaren lehen zatian Kantazan taldea ariko da.

Sarako Olhain ikastolak antolatuta, Aire ahizpek kantaldia emanen dute uztailaren 24an, ortzegunean 19:00etan hasita Sarako Suharriaga parkean. Emanaldiaren lehen partean Kantazan taldea ariko da. Euria eginen balu Santa Katalina kaperan izanen litzateke kontzertua. Taloak, fritak eta edariak izanen dira eta, sartzean, borondatea eskatzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun