Info gida 2025

«Besta herrikoia izanen da gure herriko leze zoragarrietan»

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 25a

Sarako Lezeetan ospatuko dute abuztuaren 4an eta 5ean Marrumaka «besta herrikoia», Sarako Lezeek eta Usopopek elkarrekin antolatutako jaialdia. Adin guzietarako aproposa izanen da, hainbat ekitaldi diferente antolatu direlako egunez eta baita gauez ere.

Sarako Lezeek eta Usopopek elkarlanean Marrumaka «besta herrikoia» antolatu dutela aipatu du Patxi Dutournierek, Usopopeko kideak. «Urriaren 4an ea 5ean izanen da eta egunean zehar bazkariak, tailerrak, jardunaldiak eta bertzelakoak izanen dira. Gauean, aldiz, kontzertuak eta besta giroa nagusituko dira». Izenburu bitxia jarri diote asteburuari, lezeetako kondaira zahar bati erreferentzia eginez. «Lezeetan bizi zen behi gorriaren marrumei eta ondorioz jendeak herrian aditzen zuen zaratari erreferentzia egin diogu, nolabait lezeak eta bertan izanen zarata girotsua lotu nahian».

Ekitaldi berezia izanen dela ziurtatu du, «adin guztietako jendearendako» aproposa izanen delako eta gainera herriko lezeetan eginen delako, «leku zoragarrian». Bi motatako sarrerak daude salgai Sarako Lezeetako webgunean, asteburu osokoak edota egun bakoitzekoak. «Sarrerak lehenbailehen erostea gomendagarria da txartel mugatuak baitaude», gehitu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun