Ikaburuko lezearen eguna arrakastatsua izan da aurten ere Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 21a, 16:00

Ikaburuko lezearen eguna ospatu zuten uztailaren 19an Urdazubin. Egunaren hasieran eurixkak pixka bat zaildu bazuen ere, jende andana bildu zen lezeen atean. Historiaurreko bizitza teknikak ikasi zituzten bisitariek Edestiaurre Arkeologia Elkarteko presidente den Iñaki Libanoren eskutik eta Javi magoaren ikuskizuna ere jendetsua izan zen. Goiz-arratsaldez jendea ibili zen artisauen azokan. Bertze urte batez, balantze positiboa egin zuten antolatzaileek. Honekin, udako agendari hasiera eman zitzaion Ekitaldi hau eta gero etorriko baitira pilotaren unibertsoa, burdinaren eguna eta herri kirolen eguna. Argazkiak: Arantxa Etxeberria eta Alicia del Castillo

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!