Joan den urteko berrikuntza ere ikusgai izanen dugu, Pedalshear izenekoa. Bizikleta baten pedalei emanez sortzen duen indarrak martxan ematen duen makinarekin ilea moztea da funtsa. Modalitate horretan hiru lagun behar dira: bat, ahal bezain fite garagardo katxi bat edan behar duen jokalaria, bigarrena, bizikletan arituko dena, eta hirugarrena, ardi mozten arituko dena. Aipatzekoa da, bizikleta hau Suitzako ingeniari baten laguntzaz egin zutela joan den urtean, bizikletari polea joko batzuk lotuz eta hortik makinari elektrizitatea bidaliz.
Ilea mozteko erabiliko diren 90 bildotsak Kortariko bordakoak izanen dira. Sariak ere, hurbilekoak izanen dira, bertzeak bertze, Sarako Iletegiak ardi latxarekin egindako nordiko bat izanen da, eta baita Baztango Artilanek egindako produktuak ere.
Izena emateko epea irekia dago eta 636 01 98 97 zenbakira WhatsApp mezu bat bidaliz edota zugarramurdikoelkartea@gmail.com helbidera idatziz egin daiteke 20 euroren truke. Lehiaketa aprobetxatuz, artisau feria ere izanen da eta artilea, larrua, kosmetika, taloak... izanen dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!