Madalena eguna ospatuko dute uztailaren 22an Senpereko Otsanzeko kaperan

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 18a, 10:00

18:00aldean Otsanzeko kaperan eginen den zeremonian elkartuko dira Senpereko, Zuraideko eta Uztaritzeko beilariak.

Asteartean 16:00etan abiatuko da oinezko ibilaldia erretore etxetik eta 18:00etako zeremonian elkartuko dira Senpereko, Zuraideko eta Uztaritzeko beilariak.

Jakobia Senpere elkarteak beilarien ibilaldia Otsantzeko kaperaraino antolatu du uztailaren 22an, Santa Maria Madalena ospatzeko gisan. Senpere, Zuraide eta Uztaritzetik datozen beilariak biltzen dira, geroz eta gehiagok parte hartzen dute ekitaldi honetan. Ohiko ibilaldia asteartean 16:00etan abiatuko da eta 18:00 aldean zeremonia batekin bururatuko da. Ondotik zintzur bustitzea eskainia da René Clément fundazioaren ekimenez. Erlijioa eta aisialdia uztartuko dituzte berriz ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun