Hamar bat ekoizle elkartzen dira, «kasik denek badugu kalitatezko label bat», eta «ikusiz ttikia bada ere, aski orokorra da: Barazkiak, ogia, txerrikia, axoa, behikia, ardi, ahutz, eta behi gasna, Ezpeletako biperra, eztia, sagar jusa, gaztainaren ingurukoak…».
Denetariko erosleak izaten dira merkatuan, bertakoak zein kanpokoak: «Plaza inguruan bizi direnak dira gehienak, baina oporretan jende gehiago hurbiltzen da. Merkatua ostegun goiztetan izaten denez, eta lanean izaten direnez oporretan sumatzen dugu gehiago izaten direla bai saratarrak eta kanpokoak. Kanpokoak ere kontent dira ekoizle merkatu bat atxematean».