Mikel Epalza arrantzaleen omonier ezagunak aurkeztuko du Coline Renault kazetariak idatzitako Gizatasun arrantzale bere liburua uztailaren 8an, asteartean 18:30ean Senperen Larreko gelan. Sarrera urririk. Lehen argitaratzea frantsesez izanki, lagun batzuen bitartez euskarara itzulia izan da, alabaina iragarri solasaldia euskaraz izanen da. Mikelen bizitza, apez eta arrantzale moduan, biziki aberatsa baita, honen lekukotasunak hunkiturik utziko ditu parte hartzaileak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.