Ireki dute Xiberua, Lapurdi eta Baxe Nafarroako bertso eskoletan izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 3a, 19:00

Iparraldeko bertsolari gaztetxoa iazko Gazte Xilabako saio baten ondotik.

2025-2026 ikasturtea bukatu berritan, dagoeneko heldu dena prestatzen ari da Bertsulariek Lagunak elkartea. Dagoeneko ireki dute izena emateko epea.

Denera 33 bertso eskola eskainiko ditu elkarteak, eta horien artean bakarra izanen da eskualdean eta Senpereko Kattalin Elizalde kolegioan emanen dute kolegioko ikasleentzat. Asteartetan elkartuko dira 12:20etik 13:20ak arte Aimar Karrika irakasle dutela.

Antolatu dituzten bertso eskola denen berri hemen irakurri daiteke eta izen ematea online egin beharko da hemen sartuta.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun