Sarako Zangoak Arin mendi taldeak bukatu du aurtengo mendi txangoen sasoia, salbu ibilaldi goxoa. Horrek segituko du uda partean ere, baina ez astearte goizetan, ortzegun goizetan, bederatzi orenetatik goiti, baizik. Ereiaroan izan dira Ossau Ibaian. Itsasoko ibilaldia ere egin zuten Donibane Lohizunen. Sasoiko azkeneko elgarretaratzea Sarako errugbi zelaian egin dute, pique nique baten aitzinean eta 40 bat lagun bildu ziren. Taldeak ondoko egunetan abisatuko du noiz hasiko dituzten aurtengo aktibitateak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.