Bestak 2025

Senpereko Amotze auzoko bestak ospatuko dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 2a, 09:00

Amotzeko besta batzordea osatzen duten gazteek egitarau zabala prestatu dute astebururako.

Asteburu honetan, uztailaren 4an, 5ean eta 6an, Senpereko besten segida hartzen dute Amotzeko bestek. Usaian baino goizago ospatuko dituzte, ez baitute Iruñeko edo Baionako besten itzalik nahi.

Uztailaren 4an, ortziralean, pilota txapelketako final erdiak Mendionde Trinketean, 18:00etan eta 19:00etan; zintzur bustitzea (20:00) eta Zikiroa Ibiliz taldeak animatua (21:00). Etxerat itzultzeko taxiak urririk.

Uztailaren 5ean, larunbatean, Pala txapelketaren lau finalak (14:00-17:00); Amotzeko lasterketa, 8,5 km (18:00), gaualdi alaitua, aterpean, urririk, ostatu eta errekiak (19:00); Dizkobolo txaranga, EH Sukarra, Xutik eta DJ Doli Soinu Sistema.

Uztailaren 6an, igandean, meza Santa Madalena kaperan (10:30), pilota partidak frontoian (11:00), zintzur bustitzea (13:00), bazkaria oilaskoarekin (13:30), Hazparneko Hegalka dantza taldea (16:00), pilotako finala trinketean (18:00), kantaldia Altzükütarrak zuberotarrekin (19:00), kantu txapelketa (20:00), eta gaualdia Mendionde ostatuan (22:00).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun