‘Miñan’ antzezlanaren azken emanaldia Saran antolatzeko bilera deitu dute

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 27a, 09:00

Antzezlanaren aurkezpena ere Saran egin zuten joan den urteko urrian, lezeetako gelan. Orain, azken emanaldia Saran egin nahi dute.

2025eko abenduaren 28an Miñan antzezlanaren azken emanaldia Saran egitea proposatu zuten. Amets Arzallusen liburuan oinarritutako antzerkia Euskal Herriko xoko guzietan eman da eta azkena Saran egitea ederra litzateke.                                                           

Ekitaldi hori antolatzeko interesatua diren Sarako elkarte oro informazio bilkura batera gonbidatu dituzte. Hitz ordua, ereiaroaren 30ean, astelehenean arratsaldeko sei eta erdietan (18:30) Larrun gelan egina izanen da Usopop taldeak antolaturik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun