‘Les quatre saisons’ ballet emanaldia izanen dute ortziralean Senperen

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 25a, 17:00

Jennifer eta Dennis Cala Valdések zuzendutako eta koreografiatutako balleta da 'Lau Urtaroak'.

Cala Valdés dantza akademiaren eskutik ortziralean 20:30ean hasiko da Larreko kultur gunean

Senpereko Larreko kultur gunean dantza emanaldi berezia izanen dute berriz ere ekainaren 27an, ortziralean 20:30ean hasita. Les quatre saisons (Lau urtaroak) ballet emanaldia izanen dute, Cala Valdés akademiaren eskutik. Sarrera 18 euro ordaindu beharko da, 14 euro sartze murriztua.

Lau Urtaroak bidaia bat da naturaren zikloaren, urtaroen edertasunaren eta aniztasunaren bidez. Udaberriko poz une distiratsutik neguko misterio baketsuetara, udako zalapartatik eta udazkeneko malenkonia urreztatutik igarota, ballet honek, denboraz kanpoko grazia eta garaikideko freskotasun bat elkartzen ditu, esperientzia zirraragarria bezain poetikoa eskainiz. Lau Urtaroak Jennifer eta Dennis Cala Valdések zuzendutako eta koreografiatutako ballet bat da, Cala Valdés Ballet Akademiako ikasleek interpretaturik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun