Ongi merezitako omenaldia izan zen. Izan ere, Bene medikuak hainbat aurrerapen ekarri zituen Urdazubirat hemen lanean hasi zenean. Lehenik eta behin, euskaraz jakiteak herritarren lasaitasuna ekarri zuen, bertako hizkuntzan adierazteko aukera eman baitzien. Hortik aitzinera, hainbat akordio ere lortu zituen, urdazubiarrei erraztasunak emanez: Kanborat plakak ateratzera joateko aukera, bertzeak bertze. Eguneroko arretaz gain, herriaz aunitz kezkatu den medikuarendako bertze solasik ez dugu: Milesker denagatik Bene!