‘Mystere à Venice’ dantza emanaldia izanen dute ekainaren 22an Senperen

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 20a, 12:30

Larreko kultur etxean dantza ikusgarria izanen dute igande arratsaldean.

Senpereko Larreko kultur gunean bi dantza emanaldi berezi prest dituzte. Lehenengoa ekainaren 22an, igandean 17:30ean, Mystere à Venice , Amandine Manok eta Cyril Grisetek kudeatzen duten GM Danse eskolaren eskutik.

Amandine Manok et Cyril Grisetek kudeatzen duten GM Danse tailerrak ikasturte bukaerako ikusgarria eskainiko dute.

Lehen zatian, Cyril Grisetek asmatutako eta gauzatutako ipuin berezi bat eskainiko dute, Venezian gertaturiko misterioa bat kontatzen duena. Amandine Manoren eta Cyril Griseten koreografiekin.

Bigarren zatian, heldu eta nerabeen taldeko koreografiak aurkeztuko dituzte, Contempodern tailerren urteko lanaren emaitza. Cyril Griseten sorkuntza.

Cala Valdés akademiaren ikusgarria hilaren 27an

Hilaren 27an, ortziralean 20:30ean, Les quatre saisons emanaldia ikusgai iznen da Larrekon, Cala Valdés akademiaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun