Ibilaldi luzeko izena ematea 06:30etik 07:30era egin beharko da (15 euro) eta irteera 07:00etatik 07:30era eginen dute mendizaleek. Ibilaldi ttikiko izen emateak, berriz, 08:30etik 09:15era egin behar dira (12 euro) eta irteerak 09:00etatik 09:30era.
Antolatzaileek aipatu dutenez, osasun postuak jarriak izanen dira eta ez da inolako sailkapenik egonen, ez baita lasterketa bat. Itzulia euskaraz egiteko gomita ere egin du Har Hitza elkarteak.
Ibilbideak
Ibilbide luzea Sarako plazatik abiatuta, Elkor, Olhasur, Zugarramurdi (7,5 km, jan-edariak), Ibañeta, Arxuria, Hiru Muga (14,5 km, jan-edariak), Orizki, Saiberri, Larrea, eta Mailuen borda berria (21,5 km, jan-edariak) inguruetan barna, berriz ere Sarako plazara itzuliko da. Ibilbide ttikiak, berriz, Olhasurren Orlegia aldera hartuko du (7 km, jan-edariak) eta Meiluen borda berriko beheitiko aldetik Sarara itzuliko da.