Giro txarra eta erasoak salatzeko elkarretaratzea egin dute Sarako plazan

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 16a, 12:00

Berrehun bat lagun bildu ziren ortzirale arratsean, azken aldian besta giroan izaten diren indarkeria eta irainak salatzeko.

Giro txarra eta aitzineko asteburuan izandako erasoa eta «jarrera onartezinak» salatzeko elkarretaratzea egin zuten ekainaren 13an, ortzirale arratsean, Sarako plazan, 200 bat lagun bildu ziren, Bestak eta herria babestu, indarkeria eta irainak kanpora! zioen pankartaren gibelean.

Plazan aipatu zutenaren arabera, «ez da lehen aldia, besta inguruan agertzen dira horrelako jarrera desegokiak, borrokak, laido gogorrak, probokazioak, gaizki mintzatzeak, arbolak mozteak… orokorki, Saran, maiz, besta delarik, edozein gauza gertatzen ahal da, errespetu guti erakusten dutenak». Gazte bakan batzuen portaera bada ere, joan den urte hondarrean Sarako Herriko Etxeak etxez etxe banatu zuen gutuna ere sustengatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!