Basapiztiak taldeak dena ongi airostu zuen euskal kanta ederrekin eta arratsaldeko seietan kontzertu bat eman zuen, baita Moira Krank taldeak ere. Haurrak ederki jostatu ziren jokoetan eta puzgarrietan, horrela burasoak trankil bazkaltzeko eta bukatzeko DJ BULL-ek eman zuen animazioa. Olhain ikastolako buruzagiek denak eskertu dituzte, bazkaltiarrak, langileak eta laguntza ekarri zuten guztiak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!