Iñaki Ariztia Urriza

«Gure herriko ohitura zaharrak ospatu eta historia ezagutzera eman nahi dugu»

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 27a, 12:00

XVII. Burdinaren Eguna ospatuko dute abuztuaren 9an Urdazubin eta Iñaki Ariztia alkateak azaldu duenez, «lehengo ohiturak zaharrak ospatzeko eguna da».

Izan ere, «lehen monasterioak burdina erosten zuen eta Bizkaiko kostaldetik ontzian ekartzen zuten Donibane Lohizuneraino. Guk antzerki batekin erakusten dugu material hori herrira nola ailegatzen den, orga batzuen gainean eta idiek bultzatuak. Historialari batek aurkitutako paper batzuri esker jakin genuen nondik ekartzen zen burdina, zein preziotan erosten zen… hori da erakutsi nahi duguna». Antzerkia «herriko boluntarioek egiten dugu, eta Pobeñatik (Bizkaia) ere etortzen dira urtero parte hartzera».

Baina hori ez da egun horretan herrian ikusteko duten gauza bakarra: «goizean inguruko artisau eta nekazarien feria egiten dugu eta motozerra eta aroztegi erakustaldiak izaten dira. Antzerkiaren ondotik zikiro jatea izaten dugu, 350 txartel izaten dira eta denak agortzen dira. Eguna borobiltzeko mariatxiak ekartzen ditugu». Jende aunitz ibiltzen omen da; «Gipuzkoatik, Bizkaitik, Iparraldetik, Frantziatik, Kataluniatik, Valentziarik, Suitzatik… gure herriko historia Euskal Herrian eta hemendik kanpo ezagutzera ematea da gure helburua». Hori dela eta, «jende guztia gonbidatu nahi dugu abuztuaren 8an Urdazubira etortzera».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun