Info gida 2025

«Gazteen artean irakurzaletasuna bultzatu nahi dugu Sarako Mediatekan»

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 26a, 12:00

Sarako Mediateka herriarena bada ere, elkarte bat arduratzen da bere kudeaketaz: Sarako Liburutegiko Lagunak. Ttoni Basurkok azaldu duenez, «boluntarioak gara denak, eta ahal duguna egiten dugu».

Larhungo Mediateken Sarearen parte da, bertze sei herrirekin batera: Donibane Lohizune, Arbona, Azkaine, Ziburu, Getari eta Senpere. «Harpidetza urririk da eta karta bakarra dugu, zazpi liburutegietan erabiltzen ahal dena. Gainera, liburuen trukaketak ere egiten ditugu».

Liburuak hartzeko edo irakurtzeko tokia baino gehiago da mediateka: «ipuin kontaketak eta eskulanak egiten ditugu hilabetean behin, irakurle taldearen bilerak era izaten dira eta ikastola eta eskoletako ikasleak etortzen zaizkigu». Hortik kanpo, «Ikusi Mikusin, Idazleen Biltzarrean, Kontrabandisten Lasterketan, azoketan… ahal dugun gauza guztietan parte hartzen dugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun