Sarako Beti Gazte elkarteak biltzar nagusia egin du ereiaroaren 6an

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 10a, 19:00

Thérése Guijarok hartu du Sarako adinekoen elkarteko idazkariorde kargua, lehendik lan horretan ari zen Colette Ayezen lekuan.

Sarako Beti Gazte adinekoen elkarteak egin du bere biltzar nagusia ereiaroaren 6an Lur Berri gelan. 60 bat kide baziren etorriak biltzar horretarat. Ganex Etxeberrigarai lehendakariak egin zuen bere ongi etorria denei eta abisatu zuen izan dela saindamendurik bulegoan. Colette Ayez idazkari ordeak utzi du bere kargua eta bere lekua hartu du Thérése Guijarok.

Elkarteko kideek eskerrak eman dizkiete Coletteri, egin duen lanagatik eta eman duen laguntzarengatik. Hemendik aitzinera Guijarori eginen zaizkio galdeak. Ondotik bazkari ederra egin zuten, Sage jaun-andreek prestatua eta bi zerbitzarik bero-bero zerbitzatua. Egun horretan ez zen kanturik izan, zeren bazen heriotz bat. Hortaz, arratsaldeko bortzak aldean denak erretiratu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun