Urdazubiko Ugarana elkarteak eta herriko etxeak antolatutako antzerkia ikustera jende andana bildu zen ekainaren 7an, larunbat arratsaldean plaza ondoko belai batean. Jazinta la potra izeneko antzerkirat hurbildutako guztiek irri ederrak bota zituzten obrarekin eta, argazkian ikusten den gisara, haur zein heldu elkartzeko aukera izan zen. Berriz ere balorazio positiboa eginik, Ugarana elkartekoak ere pozik agertu ziren izandako publikoarekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.