Lan handia egiteko zen, baina laguntza polita muntatu zenez (hamabortz heldu eta hamar haur) hau dena egitea lortu zuten: koloretako kubiertetan lore eta landare aromatikoak landatu bide bazterrean; traktoreen kubierta handiekin jostatzeko estruktura bat; kable-bobina eta zurekin mahai bat eta aulkiak; pistaren pareta txuritu.
Helduek probetxuko lana egin zuten, eta haurrendako ere, jostetaren bidez, helduengandik ikasteko manera bat izan zen.