Nahia Etxeberrik irabazi du Gazte Xilaba bertsolari txapelketako finala

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 9a, 18:30

Unax Aizpurua kantari Xilabako finalean. Nahia Etxeberrirekin berdinduta gelditu zen finalean.

Larunbatean egin zuten Itsasun Gazte Xilabaren finala. Nahia Etxeberri Lopepe nagusitu zen, Unax Aizpurua Ibargarai saratarrarekin puntuetan berdinduta. Finalean kantatu zuten sei bertsolarietatik bortzek lortu dute Euskal Herriko finalerako txartela, tartean Aizpurua saratarrak.

Amaiur Aizpurua Eskisabel, Goizane Etxeberri Lopepe, Nahia Etxeberri Lopepe, Unax Aizpurua Ibargarai, Leina Alkhat Larrandaburu eta Gana Berhokoirigoin Zubeldia aritu ziren kantuan ortziralean, finaleko txartela Baigorriko kanporaketan eskuratuta. Elixabet Etxandi aritu zen aurkezle lanetan.

Nahia Etxeberrik irabazi zuen txapela final estu batean, Unax Aizpuruarekin puntuz berdinduta. Irabazleak, Aritz Bidegain Bertsularien lagunak elkarteko lehendakariak jantzi zion irabazleari txapela. Ideia originalena izan duen bertsoaren saria Unax Aizpuruak eskuratu zuen eta Marikarmen Albizuren eskutik jaso zuen.

Euskal Herrikoa erabakita

Xilabako finalaren ondotik, dagoeneko erabakia gelditu da zein bertsolari ariko diren Arantzan larunbatean eginen duten finalean. Lapurditik, Unax Aizpurua saratarra eta Amaiur Aizpuru; Nafarroa Beheretik, Nahia Etxeberri eta Goizane Etxeberri; Zuberoatik, Leina Alkhat; Nafarroatik Kattin Madariaga aranztarra eta Kattalin Mendia leitzarra; Gipuzkoatik Egiar Otegi eta Suhar Gesalaga; Arabatik Jokin Onaindia eta June Astegieta eta Bizkaitik Enara Gallastegi eta Ekhi Zuluaga.

Finala larunbatean izanen da Arantzako frontoian 11:30ean.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun