[ARGAZKIAK] Mendekoste Egunaren 12. edizioa ospatu dute Dantxarinean

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 9a, 17:00

Dantxarineko Merkatarien Elkarteak antolatuta 12. aldiz egin zuten atzo Mendekoste Eguna. Daxeko (Frantzia) Denis Fleury y Virginie Kedziora izan ziren 1.500 euroko txekearen irabazleak.

Argazkiak: Ainhoa Larretxea eta utzitakoak.

Goizetik eguerdira izan zen besta giroa Dantxarinean. 11:00etan Zuraideko dantzarien saioa izan zen eta baita Reyno Gourmet produktuen dastaketa eta puzgarriak ere. Bentetan barna tren txu-txua ere paratu zuten. Ordubete beranduago ailegatu ziren 1.500 euroko txekea irabazi duten Denis Fleury y Virginie Kedziora auto deskapotablean. Aitzinetik, bentatik bentara aritu ziren saria osatzeko txekeak biltzen.

12:00etan hasita herri kirol erakustaldia izan zen. Nerea Sorondo, Jon Telletxea, Maika Ariztegi eta Oier larretxea aritu ziren aizkoran, Unai Bertiz eta Esti Gastearena arpanean eta harri tiran, Patxi Larretxea altuerako aizkoran eta Alvaro Zugarrondo, Ergoiena, Igarki eta Alai Zugarrondo harri altxatzen.

Goiza borobiltzeko Jose Angel akordeoilariaren doinuak  aditzeko aukera izan zen.

Dantxarineko Mendekoste Eguna 1940. hamarkadakoa da, Bigarren Mundu Gerra pasatu ondotik, mugak zenbait urtez itxita gelditu zirenean.

Dantxarineko Mendekoste Eguna 1940. hamarkadakoa da, Bigarren Mundu Gerra pasatu ondotik, mugak zenbait urtez itxita gelditu zirenean. Muga soilik Mendekoste astelehenean irekitzen ziren eta egun horretan Dantxarinean, mugako bi aldeetako familiak biltzeko aukera zuten.

Urteen poderioz, eta mugak irekiak zeudela, besta hau ospatzeari utzi zioten duela 40 bat urte. Orain, Dantxarineko merkatarien elkarteak besta hau berreskuratu du eta dagoeneko hamabigarren edizioa ospatu zuten atzo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!