Senpereko Ortzadarra elkarteko artistek erakusketa eginen dute ekainaren 9tik 14ra

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 6a, 18:00

Senpereko Ortzadarra elkarteko bi artista, 2023ko erakusketan.

Larreko kultur gunean ikusgai izanen dira beraien lanak, astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 19:00etara.

Senpereko Ortzadarra elkarteko herriko artisten margolanen eta eskulturen erakusketa ikusgai izanen dute ekainaren 9tik 14ra Larreko kultur gunean. Sarrera urririk izanen da eta astelehenetik ortziralera 09:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 19:00etara eta larunbatean 10:00etatik 12:30era eta 16:00etatik 19:00etara irekiko dituzte ateak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun