Dantza eta antzerkia izanen dira protagonista asteburuan Senpereko Larreko kultur gunean

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 5a, 15:00

Error 707 Humanity notfound 2.0 dantza garaikide ikuskizuneko bi emanaldi izanen dituzte larubat arratsaldean eta arratsean Senpereko Larrekon.

Error 707 Humanity not found 2.0 dantza garaikide-jazz ikuskizuna ikusgai izanen da ekainaren 7an, larunbatean, 19:00etan eta 21:00etan Senpereko Larreko kultur gunean, Studio 707 dantza eskolaren eskutik. Sarrera 15 euro ordaindu beharko da. Ekainaren 8an, igandean, Kixka Théâtre taldekoen emanaldiak izanen dituzte 14:00etan, 19:00etan eta 20:00etan.

Kixka antzerki konpainiaren festibala igandean

Senpereko Larreko kultur gunean ekainaren 8rako egitarau aberatsa prestatu dute, Joan den urteko 30 urteurrenaren ondotik, Kixka antzerki konpainiaren festibalak segida izanen du aurten ere. Lantegi-taldetan diren haur, gazte eta helduek, urte guziko antzezlan eta sorkuntzen azaltzeko aukera izanen dute igandean, 14:00etan, 14:30ean, 19:00etan eta 20:00etan.

Kixka festibaleko emanaldietako bat, duela zenbait urte.

Halere, igandeko programa honetan, frantsesezko antzerkiak soilik dira presentatuak: Lehenik, taldeko ttikienek, Nadja Bouderbala irakaslearen eskutik, aurkeztuko dituzte beraien sorkuntzak, Les poissons et leur sushis eta Bureau des réclamations de l’océan,; 19:00etan Les 5 sens insensés, kolegioko ikasteen Ados tailerraremn eskutik eta 20:00etan LE fric cést chic… ou pas? helduen taldeak emanik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun