Kattalin Elizalde kolegioa Seaskako 5. Kolegioa 2023an estreinatu zen. Gaur egun, Senpere eta auzo herrietako 170 ikasle murgiltze sisteman eskolatuak dira. Kolegioa berria izanki ibilmoldea segurtatzeko laguntza behar dute.
Honela, Kattalin Elizade ikastegiak aipatu duenez, «ohore handia dugu adopzioz saratarra den Ruper Ordorika euskal kantautore handiak gure gonbidapena onartu izana. Ruper Ordorika euskal musikaren figura nagusietako bat da. Lau hamarkadatik gora daramatza kantuaren bidez euskara, poesia eta melodia uztartzen. Oñatiarrak euskal doinu tradizionalak, folka, rocka, americana, jazz edota musika alternatiboaren ukituak uztartzen ditu. Letrei garrantzi handia ematen die, eta euskal poetarik esanguratsuenetako batzuen testuak musikatu ditu, hala nola Joseba Sarrionandia, Bernardo Atxaga edo Lizardi».
çI
Hasteko, Indigo
Lehen partean Eneko Lamotheren Indigo proiektua ezagutzeko parada ukanen dute. Senpertar gazteak nortasun handiko folk kantu goxoak idazten ditu. Momentu berezia izanen da, Eneko Lamothe KEI kolegioan gorputz heziketa erakasle delako.
Bi taldeen artean kolegioko ikasleek sorpresak prestatu dituzte. Kantaldia, xarma handiko Sarako Santa Katalina kaperan ospatuko da. Bertan jateko eta edatekoa izanen da.
Sartzeak aurrez 10 eurotan eta bertan 12 eurotan. Haurrentzat 5 eurotan.