Iruhbi Pilota mugaz gaindiko proiektuaren baitan, Iparraldeko Pilota Batzordeak Xaretako lau herrietako (Sara, Ainhoa, Urdazubi eta Zugarramurdi) lehen mailako eskolen arteko pilora topaketa (100 ikasle baino gehiago) antolatu zuen Saran maiatzaren 22an, ortzegunez, Jean Aniotzbehere kiroldegian. Beraz, larunbateko Herri Haitada baino lehen, elkarren ezagutza egin zuten Xaretako lau herri horietako gaztetxoek, pilotaren inguruan.
Iparraldeko Pilota Batzordeko pilota-hezitzaileek eskoletako irakasleen laguntzarekin, goiz guzian pilotaren inguruko joko animatuak izan zituzten, euskaraz.
Xareta Pilotak aho batez onartua izan zen eta heldu den urtean lurraldeko bertze eskolekin berriz eramatea espero da. Neska-mutiko pilotariek oroigarriak hartu zituzten Henri Errandonea, Iparraldeko Pilota Batzordeko lehendakariaren eskutik.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!