Maiatzaren 29an, ortzegunean 09:00etatik 18:00etara Kanita Urratsa, ganibet edo labana egileen azokaren bosgarren edizioa ospatuko da Senpereko kirol zelai bazterrean. Ez dakigu zergatik aurten ez den erabili usaiako pilota plaza, ongi egokia zelakoan.
Hitzordu garrantzitsua da, hemen biltzen baitira labana egile franko denak baitira artisau-artistak, irudimen handikoak. Aurkitu daitezke ere eskulangileak arotz lanean, jostundegia, baita bertze ekoizle anitz. Ekitaldia urririk da eta huts egin ezina.