[ARGAZKIAK] Beratarrak nagusi Herri Haitadan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 26a, 17:30

Lehiatik haratago, helburuak ederki bete dituzte Zugarramurdin egindako Herri Haitadan. Giro ederrean joan da Zugarramurdi, Urdazubi, Sara, Etxalar, Bera eta Ainhoako herritarren hitzordua.

Zugarramurdiarrak kamiseta arrosa soinean, saratarrak xuriarekin, beratarrak urdinarekin, urdazubiarrak gorriarekin, etxalartarrak laranjarekin eta ainhoarrak berdearekin. Herri bakoitzaren bereizgarri, bakoitza bere kolorea soinean atera zen larunbatean Herri Haitadan.

Bote luzean, bizikletan, lasterka, bertsotan, musean, herri kiroletan, dantzan, sukaldaritza proban, kultur quizz proban... Lehian ibili ziren egun osoan sei herrietako herritarrak, eta Bera izan zen irabazlea. Bere gibeletik gelditu ziren Ainhoa, Etxalar, Sara, Urdazubi, eta Zugarramurdi. Baina lehiatik haratago, eguna giro ederrean joan zela eta helburuak bete zituztela adierazi dute antolatzaileek: «herrien arteko harremanak sakontzea, euskaraz aritzeko plaza izatea, mugak jartzen duen marrari salto egitea, eta azkenik, ongi pasatzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!