Gazte Xilabako finalera sailkatu da Unax Aizpurua bertsolari saratarra

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 26a, 16:30

Unax Aizpurua kantuan pasa den ortziraleko saioan.

Baigorrin jokatu zuten ortziralean Gazte Xilabako kanporaketa. 13 bertsolari gazte aritu ziren bertsotan, eta horietatik sei sailkatu ziren finalerako, tartean eskualdeko parte hartzaile bakarra: Unax Aizpurua saratarra.

Gazte Xilabaren finala ekainaren 7an izanen da Itsasuko Sanoki gelan goizeko 10:00etan. Txapeldunari txapela Bertsularien lagunak elkarteko lehendakari den Aritz Bidegainen ezarriko dio.

Finalean Unax Aizpuruarekin batera,  Leina Alkhat, Goizane Etxeberri,  Gana Berhokoirigoin, Amaiur Aizpuru eta Nahia Etxeberri ariko dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun