Goi mailako kontzertua izanen dute Senperen maiatzaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 23a, 15:00

Yuri Revich eta Mathieu Esnult musikariek goi mailako emanaldia eskainiko dute igande arratsaldean Senpereko elizan.

Maiatzaren 25ean, igandean 17:00etan, Yuri Revich biolin jotzaile errusiarrak eta Mathieu Esnult piano jotzaile euskaldunak kontzertua emanen dute elizan. Senpereko herriko etxeak eta Senpereko Kultur eta Ondarea elkarteak elkarlanean antolatu duten emanaldirako sarrerak 30 eurotan daude salgai (25 euro tarifa murriztua).

Ravel, Paganini, Saint-Saensen obrak bertzeak bertze, aurkeztuko dituzte. Erreserba Turismo bulegotan edo www.en-pays-basque.fr

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun