Paleolito garaiko leze apainduei buruzko solasaldia emanen dute ekainaren 6an Saran

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 3a, 10:00

Euskal Herriko Paleolito garaiko leze apainduak izanen dituzte hizpide.

'Leize turistikoen eta Lurpeko munduaren Nazioarteko Egunaren karietara Euskal Herriko Paleolito garaiko kobazulo apainduak solasaldia eskainiko du Diego Garatek, historiaurreko artean adituak eta Kantabriako Unibertsitateko irakasle-ikertzaileak Sarako lezeetan, ekainaren 6an, ortziralean, 18:30ean.

Sarako lezeen webgunean egin behar diren erreserben arabera, euskaraz edo frantsesez emanen du solasaldia. Aukera ederra historiaurreko gure ondareari buruzko ezagutza aberasteko!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!