Senpereko mendi bizikleta ibilaldia eginen dute igandean

Ttipi-Ttapa 2025eko maiatzaren 16a

Mendi bizikletan 25, 30 eta 35 kilometroko ibilbideak izanen dituzte aurten aukeran.

Senpereko mendi bizikleta ibilaldia eginen dute maiatzaren 18an, Zaldubi Ikastolak eta Seaskak antolatua. Igandean 08:30ean abiatuta, hiru ibilbide berri proposatu dituzte: 25 kilometrokoa (750 metroko maldarekin), 30 kilometrokoa (1.150 metroko maldarekin) eta 35 kilometrokoa (1.300 metroko maldarekin).

8 eta 16 kilometroko oinezko ibilbideak egiteko aulera ere izanen da. 09:30ean haurren lasterketak izanen dituzte rugby zelaian, mendi bizikletaz edo oinez. Jatekoa eta edatekoa ere izanen da leku berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun