[ARGAZKIAK] 120 lagun bildu dira Zugarramurdiko kantu bazkarian

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 14a, 09:30

Larunbateko eguraldi kaxkarrak Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin egindako kalejira eskatu zuen, baina giro ederra izan zuten Azketa jatetxean.

120 bat lagun bildu ziren maiatzaren 10ean Zugarramurdiko Azketa jatetxean egindako kantu bazkarian, giro ederrean eta umore ezin hobean kantu kantari. Kanpoan giro kaxkarra zen eta hortaz, aitzinetik Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin egindako kalejira eskasko gelditu zen. Halere, musika, kantu eta dantza artean, egun pasa bikaina egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun